2022ko oinarriak

MOTXIAN EBY 2022

BIDEO-ERRONKA LEHIAKETAREN OINARRIAK

Nork har dezake parte?

Oarsoaldeko 12-17 urte bitarteko gazteek bakarka edo taldeka.

Talde bakoitzeko parte-hartzaile kopuruak eta aurkez daitezkeen lan kopuruak ez du mugarik izango.

Zertan datza?

2022ko Motxian Eby bideo-erronka lehiaketa bi erronkek osatuko dute. Helburua eskualdeko gazteei antzerkia, dantza, kantua, lokuzioa ardatz dituzten erronkak proposatzea da. Hamabostean behin, lehiaketaren Zirikatzaileak erronka bat botako die gazteei. Partaideek erronka horiek gainditu beharko dituzte eta emaitzaren bideoa antolatzaileei bidali.

Lau aste, bi erronka:

Motxian Eby lehiaketak lau asteko iraupena izango du. Bi asteazkenetan erronka bana proposatuko da eta parte-hartzaileek hamabost egun eskaseko epea izango dute asteko erronkari dagokion bideoa bidaltzeko. Asteazkenean epaimahaiak saritua zein den esango du eta hamabostaldi berriko erronka proposatuko da.

Aurkeztu beharreko lanen ezaugarriak:

  • Lanek euskarazko audio mintzatua izan beharko dute nahitaez.
  • Gutxienez minutu bateko eta gehienez bi minutuko iraupena izan beharko du (60”-120”).
  • Formatuari dagokionez, hauek dira onartzen direnak: “.mov”, “.mpeg4”, “.mp4”, “.avi”, “.wmv”, “mpegps”, “.flv”, “.3gpp”, “Webm”, “DNxHR”, “ProRes”, “CineForm”, “HEVC (h265)”. Lanek, gehienez, 60MB-ko pisua izan beharko dute.
  • Emaitzak bideoak izanik, bideoen kalitateari garrantzia emango zaio.
  • Abesti edo doinuren bat erabiltzekotan, euskaraz abesten duen Euskal Herriko talde batena izatea hobetsiko da.
  • Ez dira eduki iraingarria, errespetu gabekoa edota erasotzailea duten lanik onartuko, ezta maila oso eskasekotzat jotakoak ere. Bideoren bat egokitzat jotzen ez bada, ez da publikatuko eta lehiaketatik kanpo geldituko da.

Erronken bideoak bidaltzeko modua:

  • motxianeby.eus webgunera igo beharko dira lanak. Partehartzaileek formulario bat bete beharko dute euren datuekin eta bertan atxiki beharko dute egindako bideoa.
  • Harremanetarako eposta kaixo@motxianeby.eus izango da.

Baloratuko diren alderdiak:

Baloratuko diren alderdiak honakoak izango dira:

  • Umorea, grazia
  • Lanaren originaltasuna
  • Lokuzioaren kalitatea
  • Hizkeraren egokitasuna
  • Lanaren exekuzio teknikoa

Lehiaketara aurkeztutako lanak www.motxianeby.eus eta www.oarsoarrak.eus webgunean publikatuko dira.

Sariak:

  • Erronka bakoitzaren irabazleak 150€ko saria irabaziko du.
  • Herri bakoitzeko bideo onenak 50€ko saria izango du.
  • Lehiaketa osoko bideo bozkatuenak 200€ko saria izango du.

Irabazlea erabakitzeko modua:

Erronka bakoitzaren irabazlea eta herri bakoitzeko bideorik onenaren sariak zirikatzaileak erabakiko ditu.

Lehiaketako bideo bozkatuenaren saria, berriz, Errenteriako, Lezoko, Oiartzungo eta Pasaiako Kuadrillategi egitasmoan dabiltzan gazteek emaniko bozka kopuruak erabakiko du. Bozka gehien hartzen dituen lanak irabaziko du saria.

Berdinketarik edo aurreikusi gabeko egoerarik gertatuz gero, epaimahaiak erabakiko du zer egin.

Lehiatu diren bideo guztiak, martxoaren 17an ikusgai jarriko dira www.motxianeby.eus webgunean, martxoaren 23ra bitartean kuadrillategiko gazteek, euren saioetan, bozkatu ahal izateko.

Erronkak bidali eta epai-mahaiak erabakiak hartzeko epeak:

  • Lehenengo erronka otsailaren 16an proposatuko da. Bideoak 1erako bidali beharko dira eta irabazlea 2an emango da ezagutzera.
  • Bigarren erronka otsailaren 2an proposatuko da. Bideoak martxoaren 15erako bidali beharko dira eta irabazlea 16an emango da ezagutzera.

Sari-ematea:

Apirilaren 1ean egingo da bideo muntaia baten bidez.

Lehiaketan parte hartzeak oinarri guztiak onartzea dakar berarekin.

Menua