2021eko oinarriak

MOTXIAN EBY 2021

BIDEO-ERRONKA LEHIAKETAREN OINARRIAK

Nork har dezake parte?

Oarsoaldeko 12-16 urte bitarteko gazteek bakarka edo taldeka.

Talde bakoitzeko parte-hartzaile kopuruak eta aurkez daitezkeen lan kopuruak ez du mugarik izango.

Zertan datza?

2021eko Motxian Eby bideo-erronka lehiaketa lau erronkak osatuko dute. Helburua eskualdeko gazteei antzerkia, dantza, kantua, lokuzioa ardatz dituzten erronkak proposatzea da. Astero, lehiaketaren Zirikatzaileak erronka bat botako die gazteei. Partaideek erronka horiek gainditu beharko dituzte eta emaitzaren bideoa antolatzaileei bidali.

Lau aste, lau erronka:

Motxian Eby lehiaketak lau asteko iraupena izango du. Asteazkenero erronka berri bat proposatuko da eta parte-hartzaileek hurrengo astelehen arteko epea izango dute asteko erronkari dagokion bideoa bidaltzeko. Asteazkenean epaimahaiak saritua zein den esango du eta aste berriko erronka proposatuko da.

Aurkeztu beharreko lanen ezaugarriak:

  • Lanek euskarazko audio mintzatua izan beharko dute nahitaez.
  • Gutxienez minutu bateko eta gehienez bi minutuko iraupena izan beharko du (60”-120”).
  • Formatuari dagokionez, hauek dira onartzen direnak: “.mov”, “.mpeg4”, “.mp4”, “.avi”, “.wmv”, “mpegps”, “.flv”, “.3gpp”, “Webm”, “DNxHR”, “ProRes”, “CineForm”, “HEVC (h265)”. Lanek, gehienez, 60MB-ko pisua izan beharko dute.
  • Emaitzak bideoak izanik, bideoen kalitateari garrantzia emango zaio.
  • Abesti edo doinuren bat erabiltzekotan, euskaraz abesten duen Euskal Herriko talde batena izatea hobetsiko da.
  • Ez dira eduki iraingarria, errespetu gabekoa edota erasotzailea duten lanik onartuko, ezta maila oso eskasekotzat jotakoak ere. Bideoren bat egokitzat jotzen ez bada, ez da publikatuko eta lehiaketatik kanpo geldituko da.

Erronken bideoak bidaltzeko modua:

  • motxianeby.eus webgunera igo beharko dira lanak. Partehartzaileek formulario bat bete beharko dute euren datuekin eta bertan atxiki beharko dute egindako bideoa.
  • Harremanetarako eposta kaixo@motxianeby.eus izango da.

Baloratuko diren alderdiak:

Baloratuko diren alderdiak honakoak izango dira:

  • Umorea, grazia
  • Lanaren originaltasuna
  • Lokuzioaren kalitatea
  • Hizkeraren egokitasuna
  • Lanaren exekuzio teknikoa

Lehiaketara aurkeztutako lanak www.motxianeby.eus eta www.oarsoarrak.eus webgunean publikatuko dira.

Sariak:

  • Erronka bakoitzaren irabazleak 125€ko saria irabaziko du.
  • Lehiaketa osoko bideo bozkatuenak 200€ko saria izango du.

Irabazlea erabakitzeko modua:

Erronka bakoitzaren irabazlea ikus-entzunezkoen eta antzerki munduan aditu den epai-mahai kualifikatu batek erabakiko du.

Lehiaketako bideo bozkatuenaren saria, berriz, Errenteriako, Lezoko, Oiartzungo eta Pasaiako Kuadrillategi egitasmoan dabiltzan gazteek emaniko bozka kopuruak erabakiko du. Bozka gehien hartzen dituen lanak irabaziko du saria.

Berdinketarik edo aurreikusi gabeko egoerarik gertatuz gero, epaimahaiak erabakiko du zer egin.

Lehiatu diren bideo guztiak, martxoaren 17an ikusgai jarriko dira www.motxianeby.eus webgunean, martxoaren 23ra bitartean kuadrillategiko gazteek, euren saioetan, bozkatu ahal izateko.

Erronkak bidali eta epai-mahaiak erabakiak hartzeko epeak:

  • Lehenengo erronka otsailaren 17an proposatuko da. Bideoak 22rako bidali beharko dira eta irabazlea 24an emango da ezagutzera.
  • Bigarren erronka otsailaren 24an proposatuko da. Bideoak martxoaren 1erako bidali beharko dira eta irabazlea 3an emango da ezagutzera.
  • Hirugarren erronka martxoaren 3an proposatuko da. Bideoak martxoaren 8rako bidali beharko dira eta irabazlea 10ean emango da ezagutzera.
  • Laugarren erronka martxoaren 10ean proposatuko da. Bideoak martxoaren 15erako bidali beharko dira eta irabazlea 17an emango da ezagutzera.

Sari-ematea:

Martxoaren 26an egingo da bideo muntaia baten bidez.

Lehiaketan parte hartzeak oinarri guztiak onartzea dakar berarekin.

Menua