Motxian Eby 2022
Ongi etorri aurtengo Motxian Eby bideo-erronka lehiaketara! Aurten bi erronka gainditu beharko dituzue. Umorea eta originaltasuna izango dira gakoak lehiaketako irabazleak izateko. Prest zaudete?
Aurten gainera Kai Nakai izango dugu lehiaketaren gidaritza eramaten. Berak botako dizkigu erronkak eta aukeratuko ditu erronka bakoitzeko irabazleak. Zuzenean azaldu digu berak aurtengo lehiaketa. Ikusi bideoa!
Norentzat dago zuzenduta?
Oarsoaldean bizi bazara, eta 12-17 urte bitartean baldin baduzu, animatu eta parte hartu hurrengo lehiaketan. Informazio gehiagorako irakurri oinarriak.
Sariak
Erronka bakoitzaren irabazlea: 150€ko saria
Herri bakoitzeko bideorik onenak: 50€ko saria
Lehiaketa osoko bideo bozkatuenak: 200€ko saria