2021
Erronkaren aurkezpena
Motxian Eby lehiaketaren laugarren eta azken erronka hau izango da: “sortu zure abestia”
Astero primerako bideoak bidali dizkiguzue, ZORIONAK! Erronka guztiak primeran gainditu dituzue denek!
Lehiaketaren asteneko erronkari heltzeko unea da. Zein da azken honetan luzatzen dizuegun erronka: musikagile bihurtzea! Horretarako, ETS taldearen Ametsetan abesti ezagunaren melodia hartu beharko duzue, letra zuek zeuek asmatuz! Erabili behar duzuen melodia HEMEN klik egiten aurkituko duzue.
Ikusi Eiderrek prestatutako bideoa azken erronkaren gakoak aurkitzeko. Animo eta zorte on guztioi!
Irabazlea
Bideo guztiak
Hirugarren erronka: nire erreferente euskalduna
Erronkaren aurkezpena
Erreferenteak izatea garrantzitsua da jarrera ereduak eta lortu dezakeguna erakusten digutelako. Eider Perezek bere erreferentea aurkeztu digu eta zuek zuena aurkeztu beharko duzue orain, baina modu berezi batean!
Aste honetako erronka gainditzeko erreferente euskaldun bat aukeratu eta horren imitazio edo antzezpen bat egin beharko duzue… ea asmatzen dugun nor den!
Aurreko astean irudimena eta sormena askatzera gonbidatu zintuztegun eta primeran gainditu zenuten erronka. Aste honetan ere kreatibitatea landu beharko duzue. Animo guztioi primeran ari zarete eta!
Irabazlea
Bideo guztiak
Bigarren erronka: euskarazko azken edukiak
Erronkaren aurkezpena
Nork ez du gustuko liburu berri baten gomendioa jasotzea? Edo ikusi beharreko bideo bat?
Aste honetan hau da erronka: egin ezazue spot bat irakurri duzuen azkeneko euskarazko liburua, ikusi duzuen euskarazko bideo gustukoena edo burutik kendu ezin duzun euskarazko abesti hori gomendatuz.
Aste honetako erronkan zuen irudimena eta sormena askatzeko aukera izango duzue, kreatibitatea eta originaltasuna izango baitira egiten duzuen spotaren gakoak.
Irabazlea
Bideo guztiak
Lehenengo erronka: Euskal musikaren erronka
Erronkaren aurkezpena
Eider Perez, “Hitzetik Hortzera” saioko aurkezlea izango dute gazteek gidari lehiaketan zehar.
Aste honetako erronkarako gazteek euskarazko abesti bat edo, bestela, gehienez, hiru abestiren zatiak aukeratu beharko dituzte eta, ondoren, abesti horren gainean koreografia bat asmatu. Lehenengo erronka honetan, abestien letrak badakizkitela erakustea ere baloratuko da.
DBH 1, 2, 3 edo 4ko ikaslea bazara, animatu bideo bidezko erantzuna egitera eta igo zure bideoa “igo zure proiektua” atalaren bidez otsailak 24a baino lehen. Animatu!