2023

Motxian Eby sari nagusiaren irabazlea: Antxo 4 taldea

Bigarren erronka

Erronkaren aurkezpena: Euskal programa batentzako casting-a egin.

Erronka hau gainditzeko euskal programa batentzako casting-a egin beharko duzue. Adibidez, Konkis, Mihiluze… zuek asmatutako programa bat ere izan daiteke. Programa horren lantaldean zaudetela irudikatu beharko duzue casting-a baten antzezpena egiteko. Gogoratu bideoa gehienez 2 minutukoa izan behar dela.

Gogoratu martxoaren 10a ostirala dela lehenengo erronka entregatzeko azken eguna.

Erronkaren irabazlea: KUADRI INDARTSUAK taldea

Bideo guztiak

Lehenengo erronka

Erronkaren aurkezpena: NOLA IRUDIKATZEN DUZU ETORKIZUNA HEMENDIK 30 URTERA? Antzeztu.

Erronka hau gainditzeko etorkizuna irudikatu beharko duzue hurrengo galderari erantzuna emanez: NOLA IRUDIKATZEN DUZU ETORKIZUNA HEMENDIK 30 URTERA? Etorkizuna idatzita ez dagoenez, buruari eman beharko diozue sormenaren bidez eduki orginalak sortzeko. Galdera asko egin ditzakegu: Nolakoak izango dira autoak? Zer musika estilo entzungo ditugu? Zer motatako janaria jango dugu. Zuen buruak grabatu beharko dituzue etorkizun hori antzezten. Kontuan izan bideoa gehienez bi minutukoa izan behar dela.

Gogoratu otsailaren 24a ostirala dela lehenengo erronka entregatzeko azken eguna.

Erronkaren irabazlea: OIARTZUARRAK taldea

Bideo guztiak