Oinarriak

MOTXIAN EBY 2023-2024

BIDEO-ERRONKA LEHIAKETAREN OINARRIAK

Nork har dezake parte?

Oarsoaldeko 12-16 urte bitarteko gazteek bakarka edo taldeka.

Talde bakoitzeko parte-hartzaile kopuruak eta aurkez daitezkeen lan kopuruak ez du mugarik izango.

Zertan datza?

Edizio honetan, Motxian Eby bideo-erronka lehiaketa bi erronkak osatuko dute. Helburua eskualdeko gazteei antzerkia, dantza, kantua, lokuzioa ardatz dituzten erronkak proposatzea da. Hilean behin, lehiaketaren Zirikatzaileak erronka bat botako die gazteei. Partaideek erronka horiek gainditu beharko dituzte eta emaitzaren bideoa antolatzaileei bidali.

Bi erronka eta Asmazank lehiaketak.

Motxian Eby lehiaketak bi erronka izango ditu. Lehenengo erronka azaroan emango da ezagutzera eta bigarrena otsailean. Tartean, urtarrilean zehar, Asmazank lehiaketak egingo dira eskualdeko gazteekin.

Aurkeztu beharreko lanen ezaugarriak:

  • Lanek euskarazko audio mintzatua izan beharko dute nahitaez.
  • Bi minutuko iraupena izan beharko dute gehienez.
  • Formatuari dagokionez, hauek dira onartzen direnak: “.mov”, “.mpeg4”, “.mp4”, “.avi”, “.wmv”, “mpegps”, “.flv”, “.3gpp”, “Webm”, “DNxHR”, “ProRes”, “CineForm”, “HEVC (h265)”. Lanek, gehienez, 60MB-ko pisua izan beharko dute.
  • Emaitzak bideoak izanik, bideoen kalitateari garrantzia emango zaio.
  • Abesti edo doinuren bat erabiltzekotan, euskaraz abesten duen Euskal Herriko talde batena izatea hobetsiko da.
  • Ez da eduki iraingarria, errespetu gabekoa edota erasotzailea duten lanik onartuko, ezta maila oso eskasekotzat jotakoak ere. Bideoren bat egokitzat jotzen ez bada, ez da publikatuko eta lehiaketatik kanpo geldituko da.

Erronken bideoak bidaltzeko modua:

  • motxianeby.eus webgunera igo beharko dira lanak. Partehartzaileek formulario bat bete beharko dute euren datuekin eta bertan atxiki beharko dute egindako bideoa.
  • Harremanetarako eposta kaixo@motxianeby.eus izango da.

Baloratuko diren alderdiak:

Baloratuko diren alderdiak honakoak izango dira:

  • Umorea, grazia
  • Lanaren originaltasuna
  • Lokuzioaren kalitatea
  • Hizkeraren egokitasuna
  • Lanaren exekuzio teknikoa

Lehiaketara aurkeztutako lanak www.motxianeby.eus eta www.oarsoarrak.eus webgunean publikatuko dira.

Sariak:

  • Erronka bakoitzaren irabazleak 150€ko saria irabaziko du.
  • Herri bakoitzeko bideo onenak 50€ko saria izango du.
  • Lehiaketa osoko bideo bozkatuenak 200€ko saria izango du.

Irabazlea erabakitzeko modua:

Erronka bakoitzaren irabazlea eta herri bakoitzeko bideorik onenaren sariak zirikatzaileak erabakiko ditu.

Lehiaketako bideo bozkatuenaren saria, berriz, Errenteriako, Lezoko, Oiartzungo eta Pasaiako Kuadrillategi egitasmoan dabiltzan gazteek emaniko bozka kopuruak erabakiko du. Bozka gehien hartzen dituen lanak irabaziko du saria.

Berdinketarik edo aurreikusi gabeko egoerarik gertatuz gero, zirikatzaileak erabakiko du zer egin.

Lehiatu diren bideo guztiak www.motxianeby.eus webgunean jarriko dira ikusgai, kuadrillategiko gazteek, euren saioetan, bozkatu ahal izateko.

Erronkak bidali eta epai-mahaiak erabakiak hartzeko epeak:

  • Lehenengo erronka azaroaren 13an proposatuko da. Bideoak bidaltzeko azken eguna abenduaren 17a izango da. Irabazlea abenduaren 20an emango da ezagutzera.
  • Bigarren erronka otsailaren 5ean proposatuko da. Bideoak entregatzeko azken eguna martxoaren 10a izango da. Irabazlea martxoaren 13an emango da ezagutzera.
  • Lehiaketaren irabazle nagusia eta herrietako irabazleak martxoan emango dira ezagutzera.

Lehiaketan parte hartzeak oinarri guztiak onartzea dakar berarekin.