Datuen Babeserako Legea

Datuen Babeserako Araudi Orokorreko 13. artikulua betez (Europar Batasuneko Arautegia 2016/679), honako informazioa ematen dugu www.motxianeby.eus webgunearen bidez jasotzen diren datuen tratamenduari dagokionez:

Nor da zure datu pertsonalen tratamenduaren Arduraduna?

Sozietatearen izena: OARSOALDEA S.A.

Astigarragako bidea 2, Mamuteko bulego eraikina 2.zenbakia 2.solairuan, 20180 Oiartzun

Telefonoa: 943 49 41 29

E-posta: dbol-lopd@oarsoaldea.eus

Zer helbururekin jasotzen ditugu zure datuak?

OARSOALDEA S.A.-k  ‘Harremanetarako’ atalaren bidez jasotako datuak, erabiltzaileekin harremanetan jartzeko soilik erabiliko ditu.

Zenbat denboraz gordeko dira datuak?

Zure datuak horiek kentzea agintzen ez duzun bitartean OARSOALDEA S.A.ren ‘Motxianeby’ fitxategian gordeko dira.

Zerk legitimatzen gaitu zure datuak erabiltzera?

OARSOALDEA S.A.k www.motxianeby.eus webgunearen bidez jasotako datuen tratamendua egiteko oinarri legala honako hau da:

a. Izena ematerakoan eman diguzun berariazko baimena.

Nori utziko zaizkio zure datuak?

OARSOALDEA S.A.k ‘Harremanetarako’ atalaren bidez jasotako datuak, erabiltzaileekin harremanetan jartzeko soilik erabiliko ditu eta ez dizkio hirugarrenei emango.

Zeintzuk dira zure eskubideak zure datu pertsonalak ematen dizkiguzunean?

Datu-emaileak honako eskubideak burutu ahal izango ditu emandako datuen gainean:

  • Sarbide eskubidea: Datu-emaileak OARSOALDEA S.A.ri emandako datuak eskatu ahal izango dizkio, bere datu pertsonalen tratamendua egiten ari den edo ez baieztatzeko.
  • Zuzenketarako eskubidea: Datu-emaileak bere datu pertsonalen zuzenketa egiteko eskatu ahal izango dio OARSOALDEA S.A.ri, berauek zuzenak ez badira edo behar bezala osatuak ez badaude.
  • Ezabatze eskubidea: Datu-emaileak OARSOALDEA S.A.ri bere datu pertsonalak ezabatzeko eskatu ahal izango dio, besteak beste, datu horiek jaso ziren helbururako jadanik beharrezkoak ez badira.
  • Aurkaritza-eskubidea: Datu-emailea bere datu pertsonalen tratamendua egitearen kontra agertu daiteke. Kasu horretan OARSOALDEA S.A.ko Udalak soilik erreklamazioak egiteko edo horietatik babesteko gordeko ditu.
  • Tratamendua mugatzearen eskubidea: Datu-emaileak OARSOALDEA S.A.ri eskatu ahal izango dio behin-behinean eta erabilera zehatzetarako ez erabiltzeko bere datu pertsonalak. Kasu horretan OARSOALDEA S.A.k soilik erreklamazioak egiteko edo horietatik babesteko gordeko ditu.
  • Eramateko eskubidea: Datu-emaileak OARSOALDEA S.A.ri bere datuak erraz eskuragarriak diren formatu egituratu batean emateko eskatu ahal izango dio. Era berean bere datuak beste arduradun bati emateko ere eskatu ahal izango dio.
  • Baimena ematea ezeztatzeko eskubidea: Datu pertsonalak berariazko baimena emanez lortu badira, datu-emaileak baimen hori ezeztatzeko eskubidea izango du edozein unetan.
  • Erreklamazioak aurkezteko eskubidea: Datu-emaileak Datuen Babeserako Espainiako Agentziaren aurrean erreklamazioa aurkezteko eskubidea izango du, bereziki bere eskubideen egikaritza ez dela egokia izan uste badu. Erreklamazio hori bide telematikoa erabiliz egin daiteke, egoitza elektronikoaren bidez (www.agpd.es), edo posta helbidera zuzenduz (C/ Jorge Juan, 6, 28001-Madrid)

Aipatutako edozein eskubide egikaritzeko, datu-emailea OARSOALDEA S.A.-ko posta helbidera edo helbide elektronikora zuzendu daiteke, bere NAN-aren kopia aurkeztuz, nortasuna egiaztatu ahal izateko.